Espainiako ziklo-kros txapelketa Busturian egitearen kontrako jarrera daukagu, uste dugulako Espainiako Ziklismoaren Errege Federazioa erakunde arrotza dela eta, gainera, Euskal Herrian kirol selekzio nazionalak sortzearen kontrako jarrera sutsua daukan federazioetariko bat delako. Era berean, kirol gertakari hori Busturian egitea larderia da, Busturia gehiengo handiz dagoelako nazio selekzioen alde. Salatu gura dugu EAJ eta EAko zinegotziek, alkatea barne dela, erakutsi duten jarrera, herriko txirrindulari bati omenaldia egitea aitzakiatzat hartuta Espainiako federazio batek sustatu eta ...


Espainiako ziklokros txapelketa Busturian ospatzeko David Secok luzaturiko eskariaren aurrean, Busturiko Auzoarteko Herri Ekimena udal taldeak honako hau erabaki du: · Busturin eta Euskal Herriko edozein herritan, Espainiko ziklokros zein beste edozein estatu mailako txapelketa ospatzearen aurkako jarrera erakutsi nahi dugu. Alde batetik, gure iritziz, hau ez delako Espainia, eta beste alde batetik, kirol disziplina desberdinetako euskal selekzioen ofizialtasuna onartzen ez duten federazioen legitimitasunik ez dugulako onartzen. Hau dela eta ezin dugu onartu Espainiako edozein txapelketa e...


Azken iruzkinak