Galdera “potentea”, bai horixe: Zerk lagundu dizue bizitzan? Konatxe jaunak erantzun zion bere blogean, sagardotegitik bueltan –begiak lauso, gogoa argi-, eta irakurri nuenetik hor erabili dut buruan jiraka, ezin ezabatu. Nahi ere ez, bestalde. Gainera galderak badu meme trazarik eta beraz, inork nahi izanez gero, segi dezala katea... Hona niri zerk lagundu didan (*):    Haurtzarotik gaztarorako garaian udaro irakurtzen izan nuen Daniel Defoeren Robinson Crusoe; Mortadelo y Filemonen tebeoak eta Marvelen komikiak; Arthur C. Clarkeren 2001 una odisea espacial, El mundo...


Azken iruzkinak