Kategoria: zerain
JAKINMINA: ZERAIN, PAISAIAN OINARRITUTAKO BIZIMODUA
JAKINMINA: ZERAIN, PAISAIAN OINARRITUTAKO BIZIMODUA Sail honetan zure jakinmina asebetetzeko informazio anitz ikusi ahal izango duzu.Bideoak euskaraz dituzu eta bakoitzari ikasturtean zehar ulermen koadernotxo bat atxikituko diogu.Ea ba zure jakinmina asetzen dugun! Jose Luis Etxezarreta Garin
Orain dela pare bat urte, Zeraini buruz idatzi nuen artikulua. Atzo hitzaldia izan zen Zerainen, Jacqueline Urlak emanda: Euskararen transmisioa eta herrigintza. Horren laburpena egin du Arantzazu Muñoak twitterren.Horrez gain, bideo bat eman dute argitara Argiakoek eta Jacqueline Urlak berak ere txostena du ingelesez Zerainen kasuari buruz. Baina arnasguneak modan daude: Uemak bi aste barru antolatuko du horren gaineko jardunaldia Azpeitian. Orion ere orain dela gutxi egin ziren horien gaineko jardunaldiak eta Karkara aldizkariak ekarri du horien laburpena. Guaixe aldizkarian ere orain gut...
Gaur baten batek ere egin du berba arnasguneei buruz, nik ere egin nahi dut baina beste hari bati loturik.Igandean izan nintzen Zerainen, Goierri aldean. Herri txikia da Zerain, 300 biztanle baino gutxiago dituena. Baina bere txikian aberatsa ere bada. Euskaratik eta euskaldun izatetik abiatua, herria parke kultural bihurtu dute, herria bizirik mantentzea lortzen ari dira. Herriak dituen berezitasunak ustiatu, eta bizi-kalitate handiko herria bihurtu da Zerain.Sarritan egin dut berba blog honetan bizitasun etnolinguistikoaz, sarritan entzun eta berba egiten da euskalgintzan bizitasunaz ... ...
Bolatoki berri bat (Zeruko Argia, 1969) Etxaluze, Jose Mari -1- Bertso batzukin eman nai ditut jaialdi baten berriak, bolatoki bat egiña baitu aurten Zerain'go erriak. Lengo igandez inaugura zun don Jose Salaberriak, pestaleku bat geiago ba-du euskaldun joko garbiak. -2- Aize epel da eguzki printzak zeru aldetik eskeñi, biotzak pozez zabaldu bear egun-senti eder oni. Txoriak ere gu poztu nairik beren kantu ta armoni, nik pentsatzen det Jaunak askotxo na...