Emozio handiz hartu nuen Santurtziarren itzuleraren berria. Ez nuen inola ere espero, eta are gutxiago Roberto Mosoren “Flores en la basura/Loreak Zaraman” liburua irakurri eta gero. Baina garai hauetan, gutxien espero duzuna ere elkartzen denean, dena da posible. Oraindik harridura handiagoz, ahozabal geratu nintzen itzulera bira Last Tour Internationalek antolatu ziela jakitean. Nigatik inolako arazorik ez, aretoetan askoz ere hobeto gozatu dezakegulako taldearen sonidoaz eta gertutasun handiagoa sentitu ohi delako. Beraiek ere frontoietan eta pl...