Kategoria: zaldibian
Maiatzaren 27tik gaur arte Tamalgarria iruditzen bazaigu ere, egoera larrira iritsi gara Zaldibin; eta ezinbestekoa deritzogu herritar guztioi, legegintzaldi berri honen hasiera nola joan den eta gaur egun zein egoeretan aurkitzen garen azaltzea. Maiatzaren 27an burutu ziren udal hauteskundeak, bertan agertu zen herritarren borondatea zein zen. EAE-ANV taldeko herritarrok 435 boto jaso genituen eta Aralar taldekoek bezainbeste. Berdinketa! Hori zen denon ahotan ibili zena eta orain zer??.Momentuko zalaparta guztien ondoren (erreferenduma zela eta ez zela, Aralarrek 5 hartuko zituela....) el...