Kategoria: zahar-etxean
Aupa Solaslaguna: Berako zahar-etxetik gurekin harremanetan jarri dira. Bertan dauden hainbat aitatxi- amatxi jendearekin biltzeko prest dago. Alde batetik, bertako euskaldun zaharrak ditugu; Bortzirietako euskalki jasoa ikasteko eta praktikatzeko aukera. Bertze alde batetik, emakume Gipuzkoarra, euskara garbian, mantso eta zuzen aritzen dena. Euskara praktikatu eta ikasi nahi dutenendako aproposa. Gure ohiturak aldatzen ari dira eta anitzetan gure arbasoen istorioak atzentzen zaizkigu, transmisioa ezinbertzekoa da, hauekin horrelakoak landu ahal ditugu. Beraz, jakin-mina...