BERAKO ZAHAR-ETXEAN SOLASLAGUNAK ZURE ZAIN!!

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2014-02-04 12:44

Aupa Solaslaguna:

Berako zahar-etxetik gurekin harremanetan jarri dira. Bertan dauden hainbat  aitatxi- amatxi jendearekin biltzeko prest dago.

Alde batetik, bertako euskaldun zaharrak ditugu; Bortzirietako euskalki jasoa ikasteko eta praktikatzeko aukera.

Bertze alde batetik, emakume Gipuzkoarra, euskara garbian, mantso eta zuzen aritzen dena. Euskara praktikatu eta ikasi nahi dutenendako aproposa.

Gure ohiturak aldatzen ari dira eta anitzetan gure arbasoen istorioak  atzentzen zaizkigu, transmisioa ezinbertzekoa da, hauekin horrelakoak landu ahal ditugu.

Beraz,  jakin-mina asetu nahi baduzu, beraiekin ere horrelako gaiak lantzeko aukera badago:  Etxea eta familia: eguneroko bizitza; herriko bizitza, ohiturak eta kontu zaharrak, tresnak, lanak, kultura eta bertze hainbat.

Beraiek esku zabalik hartuko zaituzte eta hartu-emanean elkarri laguntza emateko aukera ederra dugu hau.

Interesatua bazaude edo lagun nola senideren bat ideia gustatzen ahal zaiola uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Oianko Garde

Solaslaguna dinamizatzailea

Tel.: 610920673

solaslaguna@topagunea.org

www.blogak.com/solaslaguna


Utzi iruzkina: