Kategoria: solaslagunak
2. SAIO OSAGARRIA LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA Martxoaren 15ean, larunbatarekin. Solaslagunak Iruñerriko Mintzalagunekin batera ikasturte honetako 2. Saio Osagarria antolatzen hasi gara: Eskualdeko Solaslagunak, Iruñerriko Mintzalagunak, Izarbeibarko Mintzakideak, Baztango AEK-k, Malerrekako IKA-k eta Bortzirietako IKA-k bertan parte hartuko dute. Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Autobusa Iruñeatik etorriko da, Baztango...
Aupa Solaslaguna: Berako zahar-etxetik gurekin harremanetan jarri dira. Bertan dauden hainbat aitatxi- amatxi jendearekin biltzeko prest dago. Alde batetik, bertako euskaldun zaharrak ditugu; Bortzirietako euskalki jasoa ikasteko eta praktikatzeko aukera. Bertze alde batetik, emakume Gipuzkoarra, euskara garbian, mantso eta zuzen aritzen dena. Euskara praktikatu eta ikasi nahi dutenendako aproposa. Gure ohiturak aldatzen ari dira eta anitzetan gure arbasoen istorioak atzentzen zaizkigu, transmisioa ezinbertzekoa da, hauekin horrelakoak landu ahal ditugu. Beraz, jakin-mina...