Sakanako Mankomunitateko arduradunak pozik daude hondakin bilketaren joan den urteko datuekin. Urte batean %5,3k egin du gora gaikako bilketak Sakanan eta, beraz, Europako legediak ezarritakoa dagoeneko betetzen da ibarrean: sortutako hondakinen erdia birziklatzea. Sakandarrek sortutako hondakinen %50,79 birziklatzen dugu. Sakandarrek birziklatzeko egindako ahalegina txalotu du Mank-ek. En cuatro años, desde que la Mancomunidad de Sakana comenzó a llevar los residuos de la comarca a la planta de tratamiento del Culebrete, en Tudela, éstos se han reducido casi a la mitad...


Nafarroako Gobernuak errauste planta inposatu dietela salatu, eta errespetua eskatu zuten milaka herritarrek Altsasun. Gogor salatu zuten, Cementos Portland Valderribas enpresari hondakinak erretzeko baimena eman izana. «Herritarren nahia ez ezik, udalaren nahia eta erabaki ahalmena ere ez dute errespetatu», adierazi zuen 3 Mugak Batera Plataformako kide Gorka Muñozek. Foru gobernuak hondakinen kudeaketa esku pribatuetan utzi izana gaitzetsi zuten. Antolatzaileen arabera, 4.500 pertsona inguru bildu ziren manifestazioan. (Berriatik hartuta) Alrededor de 5.000 personas, s...


KOLAX. Maiatzak 6

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-05-07 18:39

Ostegunero 21:00tatik 22:00tara egiten den irratsaio kontrainformatiboa.Maiatzak 6ko irratsaioan albiste desberdinez gain, Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkatea, atez ateko zabor bilketari buruz elkarrizketa egin genion. Zaborrak  arazaro larri bilakatzen ari den momentu honetan, zaborren jasoketaren kudeaketaren euren alternatiba ezagutarazi zigun.  Entzun ezazu irratsaio osoa:http://blip.tv/file/3588572


Zaborraz inguraturik

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-03-04 19:20

Benetan harrigarria albiste honetan irakur daitekena. Itsas Barean , Japonia eta Kaliforniaren artean, gutxi gorabehera Estatu Batuaren azalera duen zabor-eremu bat antzeman  daiteke. Horrek darion kiratsa laster ailegatuko zaigu!


Azken iruzkinak