Kategoria: xamurtasunez
BORTIZKERIA SAMURRA Gure maitasun gaztearen bortizkeria samurra gure lehenbiziko egun ederren axolagabezia samurra denborak gure nerabearen aurrean jartzen gaituenean zeruari so herabe. Gure bihotz galduen bortizkeria samurra hainbeste itxarondako ezinegon eroa gure bizitzak suaren berotan argitzen dira eta beldurrak isiltzen ditu. Ene maitea, lorik gabeko gauak eman iezazkidazu azkenean gure desirak berdinak izan daitezen ene maitea, gida nazazu laster elkarrekin ikusiko dugun iratzartze samurretarantz. Gure lehenbiziko goizetako bortizkeria samurra bat...