BORTIZKERIA XAMURRA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2008-09-14 23:38

BORTIZKERIA SAMURRA

Gure maitasun gaztearen bortizkeria samurra
gure lehenbiziko egun ederren axolagabezia samurra
denborak gure nerabearen aurrean jartzen gaituenean
zeruari so herabe.
 
Gure bihotz galduen bortizkeria samurra
hainbeste itxarondako ezinegon eroa
gure bizitzak suaren berotan argitzen dira
eta beldurrak isiltzen ditu.
 
Ene maitea, lorik gabeko gauak eman iezazkidazu
azkenean gure desirak berdinak izan daitezen
ene maitea, gida nazazu
laster elkarrekin ikusiko dugun iratzartze samurretarantz.
 
Gure lehenbiziko goizetako bortizkeria samurra
bat-batean mundu zabala gurea da
eta gure bihotz-ezpainek beti gordeko dute
gure maitasunaren bortizkeria samurra.


Utzi iruzkina: