Kategoria: willian_tyndale
Gaurko egunez, 1536an, erre zuten Wiliam Tyndale Vilvoorde herrian (Flandria), heretiko izateagatik kondenatu ondoren. Ingeles humanista eta teologo horrek itzulpengintzari eman zion bere bizialdia: Erasmoren testuak, Itun Berria, Hebrear Biblia...Oxforden eta Cambridgen ikasi eta gero, erbestera jo behar izan zuen, zenbait testu ingelesera itzuli ondoan izandako istiluak zirela eta. Deserrian eman zituen ordutik hil arteko egun guztiak. Lutherren itzulpenaren eragina nabarmena da haren lanean, eta badakigu harekin elkartu zela Wittenberg-en (1524). Erlijio-gerren erdian zegoen itzulpengint...