WIFI-A IKASGELAN?

blaialai 1456131703249 Blaialai | 2008-05-27 23:17

Iepa! Zer moduz? Gaur wifi-ari buruzko iritzi artikulu batekin utziko zaituztet. Tira ba! Teknologia berrienetakoa dugu Wifi-a. Honi esker, kablerik gabe interneten ibili gaitezke, nork pentsatuko luke? Sustatu-n unibertsitateko ikasgeletan ikasleek interneta erabiltzeari buruzko eztabaida argitaratu zuten. Batzuk, onen alde daude izugarrizko aurrerapena delako beraien ustetan. Beste batzuentzat, ordea, arreta galtzeko besterik ez du balio. Egia da ikasgela batean ordenagailua aurrean edukitzea izugarrizko arriskua dakarrela irakaslea bigarren plano batean gelditzen delako. Hala ere, ikasg...