Kategoria: von_schirach
Jostailuzkoa zirudien presondegira joan nintzen Philippen bila. Jakina, poztu egin zen libre egoteaz, bai eta Sabine ondo zegoelako ere. Gurasoen etxera bidean, osteratxo bat eman nahi zuen galdetu nion. Auzo-bide batean geratu ginen. Emil Nolde-ren zeru zabal horietako bat genuen buru gainean, ateri zegoen eta kaioen txilioak aditzen ziren. Berdea, 167. orr. Ferdinand VON SCHIRACH, Krimenak. Itzultzailea: Anton GARIKANO. Erein, 2012. Jatorrizko izenburua: Verbrechen (2009). Emil Nolde Emil Nolderen zeru zabal horiek: «Bauernhaus in der Marschlandschaft». ca. 1920/1...