Kategoria: vermeer
Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen. Hantxe zegoen frau Gerda, balkoitik sartzen zen argiak eskortzoan ematen ziola. Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua; betaurrekoak, sudur-zuria baino dezentez beherago jarriak; belaun-ondoak, laukidun manta gorribeltz batez estaliak, eta oinak, artilezko galtzerdiz. Vermeer-ek bere koadroetarako baliatu zuen eszenatxotzat har zitekeen, izan ez balitz frau Gerdaren atzean zegoen kandela gorri batez argiztaturiko argazki batengatik: argazkian, bere semea, mendiko soldadu jantzi...