Kategoria: Valerio Maximo
Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera, Romulok, hiriaren fundatzaileetako batek berak, Ius Osculi (musu emateko eskubidea) izeneko legea jarri zuen indarrean, beste arau askorekin batera. Lege horren arabera, emakume ezkonduek, egunero, senarrari ahoan musu eman behar zioten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko maiatzaren 13a Erromako hiria fundatzearekin bat, Ius Osculi edo musu emateko eskubidea jarri zuten indarrean. Praktikan, alkoholemia kontrol sexista modukoa zen (Louvre). Ez zen hura senar-emazteen...
Efeso, K.a 365eko uztailaren 21a. Artemisaren tenplua, Antzinaroko zazpi mirarietako bat, erre eta suntsitu zuten. Erostrato izeneko artzaina epaitu eta kondenatu zuten sutearen erruduntzat. Pertsiar errege Artajerjes III.ak aginduta, torturapean lortu zuten krimenaren aitortza; ospea nola edo hala lortzea omen zen Erostratoren helburua. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko apirilaren 01a Ezkerrean, Artemisaren (edo Dianaren) tenplua Efeson, Antzinaroko zazpi mirarietako bat. Eskuinean, Barbra Streisand abeslari...