Elorri Bertso Eskolaren atal audiobisualaren eskutik, Uxue Alberdiren esanak orain dela astebete Gazte Lokalean. Entzun eta gozatu!Badakigu ... baina gutxitan egiten dugu. Uxue Alberdi from Elorri Bertso-Eskola Elkartea on Vimeo." title="


 Deustuko Gazte Asanbladarekin batera antolatutako jardunaldiak atzo bukatu genituen Edu Apodaka eta Fermin Etxegoienen eskutik. Baita ondo bukatu ere. Solasaldi arinean aritu zen jendea hizlariekin batera Mullerenean, eta beti lez ondorio bakarrik atera izan ez arren, bidea urratzeko aukera badagoela agerian geratu zen. Atzoko argazki edo bideorik jarri baino lehen, hobe Elorri Bertso Eskolak aurreko ostegunean Uxue Alberdi eta Fredi Paiaren pasadizoei ateratako bideoetako bat hona ekartzea. Elorrikoek igo dituzten beste hirurak hemen sakatuta: 1, 2 eta 3. Fredi Pa...



Urriarekin batera itzuli dira gure inguruan loratzen eta garatzen diren irakurzaleen tarte, txoko, klub, party eta dena delakoak. Hasi da, esaterako, Iban Zalduak Gasteizen gidatzen duen Irakurleen Kluba. Andu Lertxundi izango dute aurki, Ihes Betea nobelaren inguruan hitz egitera gerturatuko dena. Baina nik nireaz hitz egin behar dut. Izan ere, kurtso honetan Mahatserriko Irakurlearen Tartea Uxue Alberdi eta bion ardura izango baita. Orain arte Julen Gabiria aritu da lan honetan, baina arrazoi on bat tarteko, Uxue eta bioi pasa digu testigua. Hilean behin batuko gara, hileko azken asteazk...


Azken iruzkinak