Kategoria: usopop
Berandu bada ere, badakizue beti betetzen dudala hitza. Hemen dituzue Usopopen Jazpana! indezent DJ Set delakoak jarri zituen kantuak... Edo oroitzen ditugunak: Lehen Saioa: 1. It Starts Hear (Peter Broderick) 2. Edmonton (The Rural Alberta Advantage) 3. King Of Carrot Flowers Pt. One (Neutral Milk Hotel) 4. The Bad In Each Other (Feist) 5. Venus dago ederren (The Tree) 6. Warning Sing (Coldplay) 7. Hide It Away (Retribution Gospel Choir) 8. Springfield, or Bobby Got a Shadfly Caught in his Hair (Sufjan Stevens) 9. Hoppípolla (Sigur Rós) 10. Echoes (The Rapture) 11. F...
Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik egin. Aspaldi erabaki genuen bizitzan behin (gutxienez) bisitatu beharreko jaialdi honetara joan behar ginena baina azkenean, partaide ere izan ginen (bizitza osoan ahaztuko ez dugun ohore bat zalantzarik gabe). Eguerdi aldera iritsi ginen Sarara eta seiterdiak aldera hasten ziren Agorrekako kontzertuak. Hasiera-hasieratik sumatu genuen gure inguruan Usopopen inguruan hainbeste aldiz entzun genuen giro magikoa eta berarekin bat egiteko edo, errekurrentea dugun ohitura bati ekin genion, garag...
Gauza on asko ekarri dizkigu Jazpanak azken urteetan baina nabarmenena, bidean egin ditugun adiskide eta harremanak izan dira zalantzarik gabe. 2012ko Jazpana euritsuan ederki pasa genuen baina horretaz gain, hilabete batzuk lehenago internet bidez bakarrik ezagutzen genuen jendeari aurpegia jartzeko aukera eskaini zigun. Usopopeko jendeaz ari naiz eta egia esan, jaso genuen lehen mezutik zirrara ikaragarria sortu zigun Iparraldeko jaialdi txiki bezain handi honek gure jaialdia ezagutu nahi izateak. Arima berdina duten bi jaialdi dira Usopop eta Jazpana eta ziur naiz, hainbeste aldiz azaldu...