Ikasle askok etxean ez ditutzte lanerako egokiak diren programak. Honela, ikastolan hasitako lanak ezin dituzte etxean jarraitu edo eta sakondu.Gelan ohiz erabiltzen ditugun programak, bide batez USBan izango dituzte gordeta eta, horrela ez du axolako zein ordenagailutan egiten duten lan, ikastolakoan, etxekoan zein leku publiko batekoan (liburutegia...).Gure ikasleei 2 Gb-ko pent drive delakoa eskatu diegu, artxiboak gordetzeko baino, programak eskura izateko.     Jose Luis Etxezarreta Garin


Pent drive delako tresna geroz eta gehiago erabiltzen dugu, ekipo batean kargatu, bestean gorde... Honek arrisku nabarmenak sortzen ditu, batipat, zenbait birusek ezaugarri hau erabiltzen dutelako erreztasunez zabaltzeko. Honela, autorun.info artxiboaz baliatuz win32 eta antzekoak erraz hedatu dira.Arrisku hau alderatzeko badira dohako zenbaakit programa  autorun.info delako artxiboa aldaezina bihurtzen dutenak, alegia, partxe bat sortzen dutenak aurrez adierazitako arazoa modu sinple batean konponduz.Hauen artean Panda etxeak sortu duena. Kargatu nahi baduzu, sakatu hemen:http://dl.dr...