Web 2.0!

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-22 11:55

Zer da web 2.0? Enpresen eta bezeroen arteko harremanaren aldaketa besterik ez? Hori baino askoz gehiago da, garaia zen denok boterea izatea, gure iritzia enpresengan eragin garrantzitsua izatea, "the power of us" deritzona, erabiltzaileen boterea. 2006ko abenduaren 3an, "El País" egunkariak gai honi buruzko artikulu bat publikatu zuen, bertan azkeneko bolada honetan Interneten gertatu diren aldaketei buruz aritzen da. Adibide hona iruditu zitzaidan El Koala musika taldearena, Opá abestia Youtuben jarrita baitzegoen eta izan zuen arrakastagatik, orain disko bat atera du. Harritzekoa d...


Interneten ere, beste txoko batzuetan bezalaxe,  aldaketa sakonak izan dira azken 10 urteotan. Lehen, subjetu pasibo bezela hartzen ziren erabiltzaileek, gaur egun argazkiak, bideoak eta sentimenduak elkarbanatzera iritsi dira. Youtube, MySpace, Flickr, Del.icio.us edo Blogger bezelako programak dira web 2.0 deritzon fenomenoan nagusi. Fenomeno honek, aldaketa handiak suposatu ditu, batez ere, lehen Interneten erabiltzaile hutsa zenari, norberaren ahotsa plazaratzeko aukera eman diolako. Mota honetako programen arrakasta, ia kasualitatez sortutakoak direlako izan daiteke. Era...