Amaitu zaizkigu Gabonak. Bukatu dira jan-edan handiak. Pantagruel eta Gargantua izan gara, baina orain letxuga eta saldatxoa hartzea baino ez dugu nahi. Urte berria etorri zaigu, eta urte berriarekin batera asmo onak, desioak eta proposamenak egin dizkiogu geure buruari: erretzeari uztea, kirola egitea, soberako kiloak kentzea, aspaldiko lagunekin kontaktuan jartzea......Zuek zein asmo daukazue? Beste urte batzuetako asmoak dira? Noiz arte agoantatuko duzue?


Azken iruzkinak