Gazte lokalak duen serigrafia tailerran ibili ziren gure Txantxiku umeak, pozik eta euren kamisetak pintatzen. Gazte Lokalari bisita egin eta gaztetxe batek zertarako balio duen eta zertan datzan azalpenak eman zizkieten Gazteko lagunek. Pankarta ere landu zuten, hemen argazkiak,  gustora ibili ziren bertan! Esker anitz Gazte Lokalari! Argazkiak:  


Primeran pasatu zuten txantxikukoek azaroaren 1 eta 2ko asteburuan Lekeition !! A ze kuadrila!


Aurten Txantxikuk Deierriko Azkonan (Nafarroa) prestatu ditu udalekuak uztailaren 14tik 25era. Hogeita hamabost bat ume (10-16 urte bitartekoak) motxilak prestatzeko irrikan daude jada! Denetariko ekintzak eta irteerak prestatu dituzte:  Muetza, Arbartzuza, Ubagua (erreka naturala duena), kainoiak, piszina, mendi irteerak... denetarik.Oso ondo pasatzeaz gain, iaz Auritzen adina ez bustitzea opa diegu!


Deustuko Ihauterietako desfileko argazki hauetan ikusten dugunez, Txantxikun ez daude denbora galtzeko. Txantxiku-etxaldeko abere eta nekazari ugari ibili ziren Madariagatik barrena egun hartan, adardun kotxe eta guzti. Oraingoan ere ez dira geldirik egongo eta 30 gaztetxo eta begirale asteburu pasa doazkigu Zugastietara. Denok izan nahi dugu txantxikukume!


Azken iruzkinak