Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Hauxe da Txantreako Euskaldunon Biltoki elkarteak martxorako prestatu duen helduentzako egitaraua.Martxoaren 4an, asteazkena, arratseko 18:30ean, “SAHARATIK  UDARAKO EKARTZEN DITUZTEN UMEEI BURUZKO” solasaldia eta argazki emanaldia. Kristina Domeñok Saharara egindako bidaia kontatuko du.   Martxoaren  3an, 10ean, 17an, 24an, 31an eta apirilaren 7an, astearteak, arratseko 20:00etan, IKASTAROA: “Euskal dantzak”   Martxoaren 14an, larunbata, arratseko 8etan, helduentzako antzerkia. “TXIRENE ANTZERKI TALDEA: “Ogiyik karri etzun semia”.   Ostegunero, arratseko...


Maiatzaren 22an, osteguna, 8:30ean, Pello Zabala izanen da Euskaldunon Biltoki elkartean.Denon ezaguna den Pello Zabalak eguraldiaz eta zerbait gehiagoz hitz eginen digu."Eguraldiaren arnasa" izenburutzat hartuta eginen digu solas.


Azken iruzkinak