Kategoria: tren-bide
2012ko otsailaren 25eko saio osagarria. Bistan denez, arazotxo batzuk izan zirela eta, azkenean ezin izan genuen menu begetarianoaren hitzordua aitzinerat eraman. Beraz, horren ordez, Doneztebetik Sunbillarat dagoen tren bide zaharretik ibilbidea egitea erabaki genuen. 10:30etan kafesnea hartu genuen. Jende aldetik parte hartzea ez zen batere jendetsua izan, 4 lagun bertzerik ez baikinen bildu. Hala eta guztiz ere, bildutakoak arras gustura egon ginen eta gure artean gehiago elkar ezagutzeko aukera ere izan genuen. Itziar Irastorza, Doneztebeko Solaslaguna izan zen ibilbidearen gidaria...