Doneztebetik Sunbillara oinez tren-bide zaharretik
2012ko otsailaren 25eko saio
osagarria.
Bistan denez, arazotxo batzuk izan zirela eta, azkenean ezin izan genuen menu
begetarianoaren hitzordua aitzinerat eraman. Beraz, horren ordez, Doneztebetik
Sunbillarat dagoen tren bide zaharretik ibilbidea egitea erabaki genuen.
10:30etan kafesnea hartu genuen. Jende aldetik parte hartzea ez zen batere jendetsua
izan, 4 lagun bertzerik ez baikinen bildu. Hala eta guztiz ere, bildutakoak
arras gustura egon ginen eta gure artean gehiago elkar ezagutzeko aukera ere
izan genuen.
Itziar Irastorza, Doneztebeko Solaslaguna izan zen ibilbidearen gidaria. Bi
geldialdi egin genituen, lehenbizikoa Bisustako ur-jauzi ederra ikusteko izan
zen, hortik aitzin jarraitu eta zubi zintzilikari famaturaino ailegatu ginen,
Espelosin merendero dago bertan eta han gosaldu genuen goxo-goxo.
Donezteberat ailegatzean, luzaketa batzuk egin behar izan genituen, 16 km.ko
ibilbidea egin baikenuen azkenean!! Aupa
kirolariak!!
Hona hemen argazkitan egindako ibilbidea:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: