Gizakia ekintzarik txarrenerako onenerako bezain gai dela ezaguna da, baina niri pertsonalki noizean behin arima alaitu eta gizakiagan esperantza berpizten duten bideo horietakoak ikustea gustatzen zait. Orain egun batzuk ikusi nuen honekin horixe gertatzen zait adibidez. Paraguayko auzo txiro batetan zaborretara botatako materialarekin egindako instrumentuekin osatutako musika banda baten inguruko dokumentalaren trailerra da. LANDFILL HARMONIC izena edukiko duena. Ikusgarria benetan: Eta bideo hori ikustean, nire garuna martxan jarri eta intereneten ikusiriko beste zenbait bideo batzutaz ...