Txiroak bai, baina musikan aberats
Gizakia ekintzarik txarrenerako onenerako bezain gai dela ezaguna da, baina niri pertsonalki noizean behin arima alaitu eta gizakiagan esperantza berpizten duten bideo horietakoak ikustea gustatzen zait. Orain egun batzuk ikusi nuen honekin horixe gertatzen zait adibidez.
Paraguayko auzo txiro batetan zaborretara botatako materialarekin egindako instrumentuekin osatutako musika banda baten inguruko dokumentalaren trailerra da. LANDFILL HARMONIC izena edukiko duena. Ikusgarria benetan:
Eta bideo hori ikustean, nire garuna martxan jarri eta intereneten ikusiriko beste zenbait bideo batzutaz gogoratu nintzen. Gitarra birziklatu bat agertzen den hau kasu:
Ken's Song - A Traditional Era from David Tree on Vimeo.
Edo Benda Bilili! dokumentalaz. Polio gaixotasuna duten eta kale gorrian bizi diren Kongotar musika talde baten inguruko dokumental erabat gomendagarria (Searching for Sugar Man baino hobea?). Hemen bertako zaitxo bat, trailerrak amaiera ere kontatzen baitu!
Eta Kongo bertako Karindula Sessions hauek ere ikusgarriak!
Angolako Kuduro soinu eta dantzak berriz zer esanik ez!
A zer martxa, ez?
Eta zuk? Ezagutzen al duzu horrelako bideorik?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: