Gizakia ekintzarik txarrenerako onenerako bezain gai dela ezaguna da, baina niri pertsonalki noizean behin arima alaitu eta gizakiagan esperantza berpizten duten bideo horietakoak ikustea gustatzen zait. Orain egun batzuk ikusi nuen honekin horixe gertatzen zait adibidez. Paraguayko auzo txiro batetan zaborretara botatako materialarekin egindako instrumentuekin osatutako musika banda baten inguruko dokumentalaren trailerra da. LANDFILL HARMONIC izena edukiko duena. Ikusgarria benetan: Eta bideo hori ikustean, nire garuna martxan jarri eta intereneten ikusiriko beste zenbait bideo batzutaz ...


Teknikaren oda

ngaiz 1456151815868 ngaiz | 2013-04-05 20:37

Eskulangintza tekniko zehatzetarako ni bezalako ezgai batentzat liluragarriak dira bi bideo hauek: STORYBOARD: The Fine Art of Coffee Portraiture from Tumblr on Vimeo. Sketchbook, February 2013 from Seb Lester on Vimeo.


Ia ia ia Keaton

ngaiz 1456151815868 ngaiz | 2013-03-31 22:22

Keaton Henson-ek nire oso oso gustoko izateko osagai guztiak ditu: folk indiea egiten du, abesti malenkoniatsu asko, bideoklip politak... baina ez du halere, saiakera asko egin eta beste askori baino aukera gehiago eman arren, nire 'kansa-autore'en topean sartzea lortzen. Aurten argitaratu berri duen eta jo eta ke dabilkidan Birthday diskarekin adibidez, aurreko Dear diska eta EPekin gertatu berdina gertatu zait: Osorik entzunda aspertu egiten nauela. Eta eskerrak erdi aldean gorakada bat duen! Baina horren da tristea (ni ari al naiz hortaz kexatzen?) eta sosoa batzuetan! Bai, ados, badaude...