Kategoria: totum_revolutum
Anjel Lertxundi BERRIA, 2014-12-24 Hurbileko batek orain pare bat egun: “Igualko da bihar edo etzi, ezta?”. Kopeta zimurtuko nuen, berehala egin baitzuen zuzenketa: “Igual izango da bihar edo etzi?”. Ahalko izango zuen buruan, eta, imitazioz edo, igualko atera. Posible baldin bada “ahal izango dut” bihurtzea “ahalko dut”, zergatik “igual izango dio” ezin da bihurtu “igualko dio”? Labur ekonomikoagoa da. Zergatik “berdin izango da” edo “aski izango dut” bezalakoak ez dira “ber...