Kategoria: toni_molla
Katalanez irakurri dut neure lehen liburua. Toni Mollak argitaratutako Manual de Sociolingüística liburua. Egia esan, izenburua begiratuta, espainolez zela uste nuen, baina ez zait zaila egin.Oso liburu interesgarria. Bai horixe. Kataluniaren egoerari oso lotua aukeran, baina logikoa da. Hango soziolinguistikaren egoeraren berri ematen du, ikuspegi orokorra ahaztu barik. Euskal Herriko soziolinguistikari ere erreferentziak egiten dizkio, aukeran ere nahiko zaharkituak (euskararena muga handia dela ematen du, beste hizkuntza batzuetan, ingelesez ere dibulgazio lana egin behar al dugu?).Libur...