Kategoria: tic
Moodle plataformari buruzko ikastaro bat egin berri dot, Universitat Oberta de Catalunyako irakasleekin (Albert Sangrà, Lourdes Guàrdia, eta Marcelo Fabian Mainarekin). Tresnaz haratago, ikaskuntza ereduez jardun gara gehien bat. Gustora entzun eta irakurri ditut honi buruzko hausnarketak eta teoriak. Hasteko, orainarteko ereduez hitz egin digute, aurrez aurrekoak eta maisutasunez emandako klaseetaz eta baita eredu berrietaz ere, TICak (Tecnologies de la informació i la comunicació delakoak) nola erabili aurreko eredua ordezkatu baino, osatzeko. Orain gutxirarte zegoen eredu bakarrak, i...