Eredu paternalista: irakaskuntzan eta osasungintzan motz

No profile photo matx | 2011-04-24 12:41

Moodle plataformari buruzko ikastaro bat egin berri dot, Universitat Oberta de Catalunyako irakasleekin (Albert Sangrà, Lourdes Guàrdia, eta Marcelo Fabian Mainarekin). Tresnaz haratago, ikaskuntza ereduez jardun gara gehien bat. Gustora entzun eta irakurri ditut honi buruzko hausnarketak eta teoriak. Hasteko, orainarteko ereduez hitz egin digute, aurrez aurrekoak eta maisutasunez emandako klaseetaz eta baita eredu berrietaz ere, TICak (Tecnologies de la informació i la comunicació delakoak) nola erabili aurreko eredua ordezkatu baino, osatzeko.

Orain gutxirarte zegoen eredu bakarrak, ikasgelakoak hiru helburu izan ditu: informazioa ematea, pentsalmolde berriak sustatzea eta ikasleen arteko jarrerak aldatzea. [i] Gaur egun maisutasunez emandako klaseen kalitatea dudan jartzen baden ere (irakasleak burubelarri prestatutako klase bikain eta unidirekzionalak, hain zuzen)  badirudi lehenengo helburua dela lortzen den bakarra ikasgelako eredua bakarrik erabilita. Harrigarria , ez?

Adibide honek badu nere ustez bere aplikazioa orainarte nagusitu den osasun ereduan. Mediku paternalistak diagnostikoa egin, eta medizinak ematen ditu. Pazientea gaixorik joan eta medikuak osatu egiten du. Pazientea subjektu pasiboa da, ikasleak irakaslearen hitz jarioa entzuten pasiboa den bezela. Irakaskuntzaren oinarri bera hartu dut esateko, gaixoa sendatzeko eredu hau ere motz gelditzen zaigula fisioterapeutoi  behintzat.

 

Jarraituko du…



[i] Rué J. Los contextos y recursos para el aprendizaje en autonomía. En: Rué J. El aprendizaje autónomo en la educación superior. Madrid: Narcea; 2009. p. 161- 224.

 


Utzi iruzkina: