Badira urte batzuk liburuak binaka irakurtzen ditudala, bat euskaraz eta beste bat erdaraz (dela ingelesez, dela gaztelaniaz). Batzuetan, gurutzatu egiten dira irakurgaiak eta diskurtsoak. Orain, Juanjo Olasagarreren T eleberria eta, aurreko batean aipatu nizuenez, Milan Kunderaren The Curtain saiakera-liburua ditut ohe ondoan.Lartxo litzateke esatea elkarren osagarri direla, baina, neurri apal batean, ez daude oso urrun. Olasagarreren liburuan greziar tragediari buruzko eskolak hartzen ditu pertsonaia nagusiak. Aldizkatu egiten dira tragediari buruzko apunteak eta pertsonaiaren bizikizun t...


Azken iruzkinak