Kategoria: teseo
Nagore Irazustabarrena Grezia, K.a. XV. mendea. Atenasko errege izango zen Teseo jaio zen. Etra amarekin pasa zuen haurtzaroa Trecen hirian. 16 urterekin esan zion amak Egeo Atenasko erregea aita zuela; aita lurtarra behintzat, urte batzuk geroago, Kretara bidean, itsasoko jainko Poseidonek bere semea zela jakinaraziko baitzion. Atenasera abiatu zen orduan Teseo gaztea. Bidean, besteak beste, Perifetes eta Sinis gaizkileak hil zituen. Bigarrenaren alabarekin amodio istorioa izan eta gero, Atenasera iritsi eta Medea aitaren emaztearekin hainbat tirabira izan ondoren, erregeak oinord...