Kategoria: tentsioko
Guaixe aldizkarian ikusten dugu nola gaurkoan bandoa agertu da Altsasuko kaleetan San Pedro jaia Zelandi eskoletako eremuan ospatuko dela iragarriz. Leku aldaketaren arrazoia Abiadura Handiko Trenaren eta goi tentsioko linea jartzeko zundaketa lanak ostiralean bertan hasi behar direla litzateke. Toki aldaketak beste hainbat ohitura ere ekarriko dituela iragartzen da bando horretan.Hainbat herritarrek haserre hartu dute ustezko bandoa eta azalpen eske hots egin dute udaletxera. Besteek umorez hartu dute. Altsasuko Udalak bandoarekin zerikusirik ez duela argitu du (Bandoa Garazi Urestara Zubi...