Uribarriko Gure Etxea auzokide elkarteak azalpenak eskatu dizkio Euskal Trenbide Sareari eta ezbeharra langile faltak eragin badu kaleratutako lagunak berriz kontratatzeko eskatu dio. Lanak azken fasean egon beharko lirateke, elkarte honen esanetan, baina “orain inork ez du esan nahi noiz amaituko diren”. Sute handia piztu zen atzo arratsaldean Metroko 3. lineako lanetan, Zurbaranbarrin. Ezbeharrean ez zen inor zauritu baina kalteak agerikoak izan dira. Arratsaldekoa 19:30 aldera piztu zen sua Zurbaranbarriko plazatik gertu dauden lanetan eta suhiltzaileek itzali zuten abisua jas...