Kategoria: sura
(...)Eta lagundu elkarri bertutean eta (Allahrekiko) beldurrean, ez lagundu elkarri ez desobedientzian, ez hausturan. Eta izan Allahren beldur; gauza ziurra da Allah indartsua dela zigortzen. (2) (...)Gaur osatu dizuet zuen Adorazioaren praktika, amaitu dut neure bedeinkapena zuen gain eta atseginez onartu dizuet Adorazio-praktikatzat Islam. (3) Gaurtik aurrera zilegi dituzue gauza onak. Eta zilegi duzue Liburua hartu zutenaren janaria, zuena haiek zilegi duten bezala. (5) Zuek, sinesten duzuenok! Egon tinko Allahren alde, testigantza zuzen eginez. Eta batzuek...
Eta umezurtzekin zuzen ez izateko beldur bazarete… Ezkon zaitezte orduan zuentzat on diren emakumeen arteko bi, hiru edo laurekin; baina, zuzen ez jokatzeko beldurra baduzue… orduan, bakar batekin edo zeuen eskuinak dituenekin. (3) Damua onartzera konprometitu da Allah, baina, okerra ezjakintasunez egin eta, gero, berehala damuturik, atzera egiten dutenekiko bakarrik. Horiei Allahk bere mesedea itzultzen die; Allah Ezagutzailea da beti eta Jakintsua. (17) Zuek, sinesten duzuenok! Ez jabetu elkarren ondasunez gezurra erabiliz, baizik elkarren gustuko izango dire...
Hura da zure gainera Liburua jaitsarazi duena, eta aleia batzuek esanahi bakarra dute eta horiek dira Liburuaren Ama. Eta beste batzuk adiera bat baino gehiago dute, sesio zaleak izanik horren interpretazioa nagusitzea gustatzen zaielako. Baina Jainkoak bakarrik ezagutzen du interpretazioa. Eta Zientzian errotuek esaten dute: "Sinesten dugu hori, guztia gure Jaunarengandik dator”. Baina, funtsezkoa ezagutzen dakitenek bakarrik pentsatzen dute. (7) Jainkoarentzat benetako Erlijioa Islam da. Liburua jaso zutenak hasi ziren eztabaidan, beren arteko bekaizkeriagatik, Liburuak jas...
Bila laguntza iraunkortasunean eta salat-ean, hau ez baita astuna apalentzat. Beren Jauna aurkituko dutela eta Harengana itzuliko direla ziurtasunez sinesten dutenek. (45-46) Benetan, sinetsi dutenek, juduek, kristauek eta sabatarrek, Allahrengan eta Azken Egunean sinesten badute eta zuzen jokatzen, jasoko dute beren saria Jaunaren aurrean, ez dute izango zertan beldur izan eta ez dira atsekabetuko. (62) Konturatuko zara, horiek direla bizitzari gehien atxikita bizi direnak, idolatra batzuei gertatzen zaien bezala, mila urtean bizi nahi lukete eta. Baina, hainbeste denb...