Gure Korana

Helbide berria

gurekorana 1456135181545 Gure Korana | 2008-05-17 09:29

Hauxe da gure helbide berria: http://gurekorana.blogspot.com/  


Sinesten dutenek, emigratu zutenek eta Allahren bidean beren ondasunez eta beren buruaz borroka egin zutenek dute mailarik gorena Allahren aurrean, eta horiek dira garaile. (20)   Allahren ordez beren doktoreak eta apaizak hartu dituzte jauntzat; adibidez, Gantzutua, Maryam-en semea; Allah Bakarra adoratzeko agindu zitzaien arren. Ez dago Hura beste jainkorik. Goretsia izan bedi erantsi dioten guztiaren gainetik! (31)   Hura da Bere Mezularia gidarekin eta egiazko Adorazioaren praktikarekin bidali zuena, beste Adorazio-forma guztien gainetik jartzeko; sinesgabeei gogaikar...


Gerra-harrapakina

gurekorana 1456135181545 Gure Korana | 2008-05-11 18:24

Hauek dira sinestedunak: Allahz gogoratzean bihotza larritzen zaienak eta Haren ezaugarriak errezitatzen direnean sinestea areagotzen zaienak eta beren Jaunagan fidatzen direnak. Salat-a ezartzen dutenak dira eta ematen diegun horniduratik gastatzen (ematen) dutenak. Hauek dira benetako sinestedunak: mailak izango dituzte beren Jaunaren ondoan, barkamena eta hornidura oparoa. (2-4)   Zuek, sinesten duzuenok! Allahren beldur bazarete, bereizmena emango dizue Hark, ezkutatuko ditu zuen egintza txarrak eta barkatu dizue. Eta Allah egundoko mesedearena (Jabea) da. (29)


Leku garaiak

gurekorana 1456135181545 Gure Korana | 2008-05-10 18:15

Adanen semeok! Zerutik jaitsarazi ditugu arropa zuen lotsaizunak estaltzeko, eta gorputza apaintzeko. Baina, Jainkoaren beldurraren jantzia hobea da. Hori da Jainkoaren ezaugarri bat da, gogoeta egin dezaten. (26)   Adanen semeok! Jantz itzazue arroparik txukunenak otoitz leku bakoitzean; jan ezazue eta edan, baina gehiegikeriarik gabe. Jainkoak ez ditu gehiegikerietan dabiltzanak maite. (31)   Esan: “Jaunak benetan lizunkeria debekatzen du, agerian edo ezkutuan egiten dena, gaiztakeria, bidegabekeriazko zapalketa, ahalmenik eman ez zaion zerbait Jainkoari eranstea eta...


Mahai hornitua

gurekorana 1456135181545 Gure Korana | 2008-05-03 10:35

(...)Eta lagundu elkarri bertutean eta (Allahrekiko) beldurrean, ez lagundu elkarri ez desobedientzian, ez hausturan. Eta izan Allahren beldur; gauza ziurra da Allah indartsua dela zigortzen. (2)   (...)Gaur osatu dizuet zuen Adorazioaren praktika, amaitu dut neure bedeinkapena zuen gain eta atseginez onartu dizuet Adorazio-praktikatzat Islam. (3)   Gaurtik aurrera zilegi dituzue gauza onak. Eta zilegi duzue Liburua hartu zutenaren janaria, zuena haiek zilegi duten bezala. (5)   Zuek, sinesten duzuenok! Egon tinko Allahren alde, testigantza zuzen eginez. Eta batzuek...


Emakumeak

gurekorana 1456135181545 Gure Korana | 2008-05-01 15:46

Eta umezurtzekin zuzen ez izateko beldur bazarete… Ezkon zaitezte orduan zuentzat on diren emakumeen arteko bi, hiru edo laurekin; baina, zuzen ez jokatzeko beldurra baduzue… orduan,  bakar batekin edo zeuen eskuinak dituenekin. (3)   Damua onartzera konprometitu da Allah, baina, okerra ezjakintasunez egin eta, gero, berehala damuturik, atzera egiten dutenekiko bakarrik. Horiei Allahk bere mesedea itzultzen die; Allah Ezagutzailea da beti eta Jakintsua. (17)   Zuek, sinesten duzuenok! Ez jabetu elkarren ondasunez gezurra erabiliz, baizik elkarren gustuko izango dire...


Imran-en familia

gurekorana 1456135181545 Gure Korana | 2008-05-01 12:30

Hura da zure gainera Liburua jaitsarazi duena, eta aleia batzuek esanahi bakarra dute eta horiek dira Liburuaren Ama. Eta beste batzuk adiera bat baino gehiago dute, sesio zaleak izanik horren interpretazioa nagusitzea gustatzen zaielako. Baina Jainkoak bakarrik ezagutzen du interpretazioa. Eta Zientzian errotuek esaten dute: "Sinesten dugu hori, guztia gure Jaunarengandik dator”. Baina, funtsezkoa ezagutzen dakitenek bakarrik pentsatzen dute. (7)   Jainkoarentzat benetako Erlijioa Islam da. Liburua jaso zutenak hasi ziren eztabaidan, beren arteko bekaizkeriagatik, Liburuak jas...


Al Baqara, Behia

gurekorana 1456135181545 Gure Korana | 2008-02-09 11:23

Bila laguntza iraunkortasunean eta salat-ean, hau ez baita astuna apalentzat. Beren Jauna aurkituko dutela eta Harengana itzuliko direla ziurtasunez sinesten dutenek. (45-46)   Benetan, sinetsi dutenek, juduek, kristauek eta sabatarrek, Allahrengan eta Azken Egunean sinesten badute eta zuzen jokatzen, jasoko dute beren saria Jaunaren aurrean, ez dute izango zertan beldur izan eta ez dira atsekabetuko. (62)   Konturatuko zara, horiek direla bizitzari gehien atxikita bizi direnak, idolatra batzuei gertatzen zaien bezala, mila urtean bizi nahi lukete eta. Baina, hainbeste denb...


Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean   1          Aintza Allahri munduen Jauna, 2          Errukiorra, Bihozbera. 3          Saritze Eguneko Erregea. 4          Zu bakarrik Adoratzen zaitugu, Zugan bakarrik bilatzen dugu laguntza. 5          Gida gaitzazu bide zuzenetik, 6          mesedez bete dituzunen bidetik...


gurekorana 1456135181545

Kategoriak