Kategoria: stoner
Sorkun & Vicepresidentesen CDa jartzen dut egunero esnatzeko. Goizeko 6:38tan, "Goiz zen"en hasiera bortitzarekin, nire ametsak eraldatzen hasten dira, eta Kandaren gitarra obsesiboek mundu errealean nagoela ohartarazten didate. Egun berri bat hasi dela eta ezerk ez didala izorratuko. Bapatean berriz lo hartzen dut. Abestia amaitu ote da? Hori dirudi. Baina gitarrak berriz bueltatzen dira, eta kanta amaitu baino lehen jeiki behar naizela ohartarazten didate. Ohean, eserita, beste minutu batzuk egongo naiz (hamar agian?) eta berriz ere Correoseko langilea naizela gogoratzen dut, ho...
Kyuss taldea existituko balitz, Azkena Rock Festibalean joko luke. Izan ere, Festibal horretarako egina dirudi taldeak, nahiz eta Festibala hasi zenean, urte mordo bat pasa ziren jada taldea banandu zenetik. Bai, beste talde batzuk ere jaialdi honetarako jaioak dirudite: The Black Crowes, New York Dolls, MC5 edo zeresanik ez, Stoogesak (adibide bakan batzuk aipatzearren), baina Kyussek badu halako erlazio berezi bat, esango dizuet zergatik: Taldeko partaide gehienak Gasteiztik pasa direlako, beren proiektuekin. ...