Itsasondo, Beasain... oraingoan Ordiziari dagokio AHTarentzako sondeoak jasateari. Herritar batek bidalitako argazkietan ikustea dagoen bezala, Ordiziako Arantzegi baserri eremuan zundaketa makinak sartu dituzte orain dela aste bat. Gure postontzian utzi dizkigun hitzek honela diote: "Ez dakit hona idatzi behar nuen edo zer baina gauza da Ordizin sondeoak egiten hasi direla. Atzo bertan baserria daukan lagun batek esan zidan eta ikusten danez astelenen sartu zien, bean lurrek eztie halare. Gaur igo naiz (Remarreko baserrin ondo ondo ari dira, horko pinudian) eta baserritar batek esan dit lu...


Beasaingo Olazar baserriaren inguruan egiten ari diren sondeoak egiten jarraitzen dituzte, baita gauez ere.Sondeo ilegal hauek lurjabeen baimenik gabe egiten jarraitzen dute, norbait azaltzean denean hor ezin dutela egon eta gutxigo zulatzen eaten zaienean, joan egiten dira, baina gero gauean bueltatu eta zulatzen jarraitzen dute. Hala ere edozein inguratzen bada beti azaltzen dira segurtasun neurrikoak eta pauso erdi bat egiten badezu beraiek esandako tokitik Ertzantzari deitzen diote, eta segituan ailegatzen dira furgoneta mordoxka bat. Beasain kaleetatik ere zundaketa...


  Datorren larunbatean, hilak 16, MENDI MARTXA bat antolatu du Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak Beasaingo mendietan barrena. Bertan, AHTa Beasainen nondik pasako litzatekeen azalduko da. Mendi martxaren ondoren, ekitalditxo bat egingo dugu Beasainen (musika, pintxoak, argazkiak, erakusketa,...). Animatu! Otsailak 16, goizeko 10etan, Mendi martxa Antzizar Kiroldegitik aterako da. Amaiera ekitaldia 13:00etan, San Martin plazan (Udaletxeko plazan) egingo dugu.                     &nb...


  Dakizuen bezala, ostiralean hainbat mobilizazio izan genituen Goierrin Beasainen hasi dituzten zundaketa lanak direla eta. Goizean ikastetxe desberdinetan greba egin eta Besaindik Erauskin auzoan egiten ari diren zundaketetara abiatu ziren ikasleak kalejiran, hara hurbiltzen ari zirela Ertzaintzak, beti bezala, eta gerrara joateko moduko armamentuarekin horniturik, bidea jarraitzea galarazi zieten kalejiran zihoazen gazteei. Aurrera ezin jarraituz, bertan protesta egitea erabaki zuten.                   ...


Beasainen duela pare bat aste sondeoak hasi zituzten, lehenengo Ormaiztegirako bidean dagoen txatarreriaren ertzean (Ittolan) eta oraingoan Usurbe bidean. Beste behin ere, AHTa  inposizio bat dela eta honen aurka gaudela salatzeko hainbat kontzentrazio egin genituen herritarrok. Txatarrerian bi aldiz bildu ginen eta bietan izan genuen betiko konpainia garratza, hala ere lasaitasunez hartu gintuzten hauetan. Atzo berriz, urtarrilak 31, Usurberako bidean jarri ginen eta hasiera batean lasai zeuden arren gero harrotu egin ziren. Bi puntutan zeuden kokatuak eurek, lehenengoa kontzentrazio...


Beasainen ari dira abiadura azkarreko trena egin ahal izateko sondeoak egiten; Ittolako eremuan hain zuzen. Euroconsult enpresa bertatik lur laginak ateratzen eta haiek aztertzen ari da joan den astetik.Sondeoak egiten ari diren tokian  elkarretaratzea egin zuten Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanekoek.Ertzaintzaren begiradapeanBertaratutakoek baimena zuten bertan elkarretaratzea egiteko. Protestak iraun zuen denbora guztian aurpegia estalita zuten ertzainak bertan izan ziren, eta argazkiak atera zizkieten elkarretaratzean parte hartu zuten lagunei. Bideoz ere grabatu zituzten pankartaren...


Sondeoak egiten ari dira Beasaindik Salbatorera bidean, Ittolara sartzeko bide ondoan. Kontzentrazioa deitu dugu bihar, asteartea, arratsaldeko 17:00etan Ittolako sarbidean. 16:30ean Beasaingo Antzizar kiroldegian geratu gara.Ondoren asanblada Beasaingo gaztetxean egingo dugu... azaldu!!!