Komunikazio kanpainarekin akitu dugu!! Orain garai berri bat heldu da SOLASLAGUNENDAKO!   Talde guztiak osatu eta lehenbiziko saio osagarria egitea da hurrengo urratsa.   SOLASPOTEOA, jada gure artean errotua dagoen saio osagarria:   2009an Elizondon egin genuen, 2010ean Donezteben, 2011n Beran eta oraingoan, berriz ere, Elizondora bueltatuko gara!!   Gauzak horrela, abenduaren 7an SOLASPOTEOA EGINEN DUGU ELIZONDON!   Egitaraua eta proposamena:   Arratsaldeko 19:00etan TXOKOTO ostatuan bilduko gara. Girotzeko Fanfarrea lagun izanen dugu ibilbidea...