SOLASPOTEOA ELIZONDON

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2012-11-29 13:14

Komunikazio kanpainarekin akitu dugu!! Orain garai berri bat heldu da SOLASLAGUNENDAKO!

 

Talde guztiak osatu eta lehenbiziko saio osagarria egitea da hurrengo urratsa.

 

SOLASPOTEOA, jada gure artean errotua dagoen saio osagarria:

 

2009an Elizondon egin genuen, 2010ean Donezteben, 2011n Beran eta oraingoan, berriz ere, Elizondora bueltatuko gara!!

 

Gauzak horrela, abenduaren 7an SOLASPOTEOA EGINEN DUGU ELIZONDON!

 

Egitaraua eta proposamena:

 

Arratsaldeko 19:00etan TXOKOTO ostatuan bilduko gara.

Girotzeko Fanfarrea lagun izanen dugu ibilbidean zehar.

 

Ea giro ederra sortzea lortzen dugun!! Gora Solaspoteoa eta aupa solaslagunak!!!


Utzi iruzkina: