Kategoria: snob
Evaristok ze izen jarri ote dio bere seme-alabei? Sotila eta ohikoa, euskalduna edo erdalduna, barrokoa edo modernoa, ulergaitza edo ulerterraza, aitita-amamarena edo atzerrikoa… Jakina, Evaristo diodanean, estima diodalako diot, eta jada, horrelako izenik ikusten ez delako gure gazteenen artean. Izan ere, zer gertatzen da izenekin? Hain garrantzizkoa al da? Zu zeu, gustura zaude zeure izenarekin ala jarria dizuten edota zeure buruari jarritakoa (blogariak lantxerik) nahiago duzu ez-izena? (Nik neuk ponte-izena fosila legez gordetzen dut, karnet eta holakoetan) Egia esan aitita...