Larunbat gauean Ipar Irlandako Antrim konderrian armada britainiarraren kontrako atentatu bat egin zuten. 38. errejimentuko soldadu bi hil ziren bertan eta beste lau pertsona (soldadu bi eta pizza banatzaile bi) zauritu ziren. Atentatua Benetako IRA taldeak (Real IRA) hartu du bere gain.Benetako IRA 1997an sortutako talde armatua da. Irlandako Errepublikako, Erresuma Batuko eta AEBetako gobernuek terroristatzat jotzen dute. IRAren banaketatik sortutako taldea da, IRAren barnean gehienek Belfasteko hitzarmena (Ostiral Santukoa) onartu zutenean. Benetako IRA taldearen helburua Britainia Handi...