Larunbatean Loiuko aireportuan izan nintzen. Fakturatu eta berehala eskuratu zidaten Europar Batasunak ezarritako segurtasun neurri berriak azaltzen dituen libelo bat. Legalitatearen barruan bidaiatzeko prest nengoela uste nuen, baina txundituta geratu nintzen neurri horietako batek bete-betean harrapatzen ninduela ikusterakoan. Ez naiz likido edota objektu zorrotzez ari, horietaz txintxo-txintxo libratu bainintzen. Orain arte nahiko ezkutuan mantendu nahi izan duten beste neurri batetaz ari naiz. Antza denez Europar Batasunak LIBURUA objektu arriskutsutzat jo du. Bai, lagunok, hemendik au...


Azken iruzkinak