Kategoria: salvador
Argazkiak.org | kamiseta © cc-by-sa: gorkagoikoetxea1
Argazkiak.org | ·dimentsiotan gela © cc-by-sa: gorkagoikoetxea1
La Cinquera El Salvadorreko mendialdeko herri ttiki-ttiki bat da. Bertako herritarrek bultzatutako elkarte bateko kidea, René, gure artean izan zen lehengo egunean, euren proiektua aurkezten. El Salvadorreko gerra ostean, bizi berri bati ekin behar izan zioten La Cinqueran, gainerako herrietan bezala. Ez da erraza izaten ari, baina hartu duten bidea guztiz interesgarria da. Oihana da duten ondare ia bakarra, eta hura berreskuratzen eman dituzte azken hamabortz urteak. Orain, egindako lana etorkizunerako bermatze aldera, oihaneko lurrak erosi nahi dituzte, herriarentzat izan daitezen. Eta oi...