Kategoria: salustio
Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XI-21 1355ko azaroko gutun batean, Petrarcak Parmako Joane eta Luchino delle Verme eskertzen ditu igorri dioten kosmografia batentzat. Badakigu mapa horrek garai hartako munduaren geografia deskribatzen zuela. Baina kosmografia galdu zen, bertze Petrarcaren mapa gehienak, urteak joan ahala, galdu ziren bezala. Haren bi mapa salbatu dira halere. Lehendabizikoa, Salustoren Bellum Iugurthinum eskuizkribuan den mapamundi eskematikoa, ekialdera orientatua, mundua hiru partetan banatua dela erakusten duena: Asia, Europa, Afrika. Bigarrena, Giraud de Bar...