Ez dakit noiz eta nola jaio zinen, ezezagun batez landatuta agian, edo norbaitek mutxikin bat bota zuenaren ondorioz, baina hori bost axola. Nahi(an) edo nahi gabe landatuta izateaz, lur barnean, zure sustraiak (lur barnean) elikagai eta hezetasunaren bila ari ziren zabaltzen pixkanaka-pixkanaka. Segur aski lehendabiziko urteetan gaizki pasatu zenuen, hain txikia izanez, bakardadean, hormekin inguratuta, zure pareko kide barik, baina urtetik urtera hazi zinen gero eta sendoagoa. Zure gainean, etxe-orratzen  artean, zeru puska bat ahal zenuen ikusi.. DNAren aginduak jarraituz ,zeru urdi...


Azken iruzkinak