Urkizuko sagarrondoren omenez
Ez dakit noiz eta nola jaio zinen, ezezagun batez landatuta agian, edo norbaitek mutxikin bat bota zuenaren ondorioz, baina hori bost axola. Nahi(an) edo nahi gabe landatuta izateaz, lur barnean, zure sustraiak (lur barnean) elikagai eta hezetasunaren bila ari ziren zabaltzen pixkanaka-pixkanaka. Segur aski lehendabiziko urteetan gaizki pasatu zenuen, hain txikia izanez, bakardadean, hormekin inguratuta, zure pareko kide barik, baina urtetik urtera hazi zinen gero eta sendoagoa. Zure gainean, etxe-orratzen artean, zeru puska bat ahal zenuen ikusi.. DNAren aginduak jarraituz ,zeru urdin horra hurbiltzeko asmoz, zure enborra luzatu eta loditu egin zen eta zure adaburua gero eta zabalagoa bihurtu zen.
Urte batean, hurbilen zeuden hormeen altuera gainditu zenuen, eta haize bolada berri bat heldu zen zure hostoetaraino. Jadanik ez zinen hain txikia eta zure zulotik harro-harro begiratzen zenuen paisaia berria: errepidea, kotxeak , pertsonak gora eta behera, etxeak eta lehendabizikoan, zu bezalakoak. Bai, zure parean, errepidearen atzean, zeuden batzuk, ez ziren zure motatakoak baina zuk zenekien beraien arbasoak eta zureak berak izan zirela. Eta hor zeuden hain hurbil eta hain urrun batera. Udazken horretan zure lehengusuen adarrak moztu zituzten batzuek, eta zuk beldurtu zitzaizun zure txanda zetorrela pentsatzen, baina bake-bakean utzi zintuzten, gero hurrengo udaberrian ikusi zenuen mirari bat: beraien enbor moztutatik adar berriak hasi ziren agertzen. Hori bai poza, alai-alai jarri zinen eta garaia izateagatik edo, zure adarrak lehendabiziko loreekin bete zituzten. Zer irudi zoragarria, etxe dorreen artean, zulotik altxatuta, sendo eta osasun osoz, zure adaburua lorez beteta, zuhaitz heldu batean bihurtuta. Eta urte horretan beste mirari bat atea(ri) joka zegoen, udazkenean zure lehengo fruituak eskaini zenizkigun eta. Urte zoriontsu horretan, hainbat eta hainbat pertsona konturatu ziren zulotik altxatzen zegoen zuhaitz hura, zu zarela.
Denborarekin, gero eta handiagoa eta gero eta emankorragoa bihurtu zinen , eta urtero, txanda pasa egin gabe, zure loreak eta fruituak oparitu zenizkigun. Segur aski zure azken urteetan lasai-lasai bizi zinela, nahiz eta kotxe eta jende gehiago ibili zure ondoan.
Aurten, udaberri atarian, azken urteotan bezala, birpiztu egin zinen, zure barnetik sustraitik adarretara izerdia baitzebilen berriro eta aurtengo lehen loreak zabaltzeko prest zeunden. Baina goiz madarikatu batean ezezagun batzuk zure ondora hurbildu ziren. Agian, susmo txar bat izan zenuen, zergatik hain hurbil diharduten haiek pentsatu zenuen, agian...Beraiek,ordez, ez zuten asko pentsatu, ez zuten ikusi zure lehen lorea, zure lehen hostoak, ez zuten nahi... zu ikusi... , isil-isilik zuregana hurbildu ziren, zerra bat atera zuten eta une itzel batean zure bizitza moztu zuten betirako.
Iruzkinak
flap 2007-04-02 12:13 #1

PD: Eibarren, Urkizuko dorreetan, jo eta ke
ari dira inguru hori txukuntzen. Hilabete batzuk daramatzate dorreetarako
sarrerak konpontzen. Orain dela gutxi eskailera handi bat bota zuten eta orain
eskailera berriak eraikitzen ari dira. Horretarako garabi eta eskabadora handi
batzuk egon ziren lanean. Hormak edo eraikuntzak botatzeko edota metalezko
eskailera erraldoiak kokatzeko ez dago problemarik halako kriston-makinekin
ibiltzeko, baina zuhaitz txiki bat
transplantatzeko beti daude arazoak. Beti errazena egiten da: zuhaitza ebaki
eta kitto. Hain zaila izango zen sagarrondo hori alboko parkera eraman eta
landatu?

Tamalez, egin dutena ez da lehen aldiz egin dutela.
Zerrenda luze bat idatzi daiteke Eibarren moztu dituzten zuhaitzekin: Hemen
adibide batzuk: Instituko ezkiak, Jardineta kalean; Intxaurrondo handi bat San
Andres pasealekuan, Mimosa zoragarri bat Bidebarrieta kalean, Zedro eta beste
motako zuhaitz batzuk Zuloaga-tarren kalean...eta abar eta abar...

Hainbeste astakeriak ikusi eta gero, jendeari
bost axola ematen zaiola dirudi, eta hori da penagarriena.

Gune berde gehiago eskatzen dugu, baina orain daukagun zuhaitzak ez
badugu zaintzen, gero eta zementu gehiago besterik ez dugu edukiko.
flap 2007-04-03 15:53 #2
Zorionez, ez nabil ni bakarrik borroka honetan. Leire Narbaizak ere bere blogean sagarrondori buruz hitz egin du eta

Utzi iruzkina: