Gerezi denbora -Le temps des cerises- etorriko denaren itxaropenari egindako kanta ederra da; dio gerezien aroa laburra dela, baina beti izango dugula gerezi denbora bat.        Sagarren denbora filmean sagarrondo sail bat bion artean zaintzea da Alfontso Etxegarai eta Kristiane Etxaluzen etorkizunerako asmoa, bizirik mantentzen dituen esperantza. Sagarrondoz betetako zelaiek badute zerbait zerikusia duena bizitzaren zirkuluarekin, bizi pozarekin, gauzak ondo joatearekin. Nik neuk zoriontasunarekin lotu dut beti sagarrondo ...


Etorkizuneko Euskal Herri askean eskoletan erakutsiko dira Josu Martinezek eta Txaber Larreategiren dokumentalak. Orduko belaunaldiek ere sentituko dute memoria historikoa gorde beharra guk gaur bertan sentitzen dugun bezala. Etorkizuneko Euskal Herri askearen eskola horretan soilik izango da posible biktima guzti-guztien drama ezagutzea. Zoazte ikustera "Sagarren denbora" eta ikus ezazue "Itsasoaren alaba". Irauten duten minutu bakoitzak merezi du.


Azken iruzkinak